7 Certaz eztituco ahal natzaitzu? Çure semeec bazterrerat naute, eta jainco ez direnez cin eguiten dute; ase ditut eta berceen emazteequin kutsatu dire, eta lilitchoaren etchean lohiquerian ibili.
8 Çaldi berotuac eta garainoac iduri bilhacatu dire; bakotcha bere lagunaren emazteari irrincinaz dago.
9 Tzarqueria horiec ikartu gabe utzico othe ditut, dio Jaunac; eta holaco jendaquitic ez othe du ene arimac aspercunde atheratuco?
10 Igan çaitezte horren harrasien gainera eta urra çatzue; etzaçuela hargatic arras xahu; errotic athera çatzue horren ganicaco gandoac, ceren ez baitire Jaunarenac.
11 Alabainan Israelgo etcheac eta Judacoac gaixtoqui hautsi dute ene leguea, dio Jaunac.
12 Ukatu dute Jauna, eta erran dute: Ez da Jaincoa, eta etzaicu asturugaitzic ethorriren; ez ditugu ikusiren ezpata eta gosetea.
13 Airera minçatu dire profetac, eta etzen hequietan Jaincoaren hitza. Hau guerthaturen çaiote beraz.