1 Babilonaz eta Caldearren lurraz, Jeremias profetaren arartecoz Jaunac erran solasa.
2 Jendaietan berria heda eta adiaraz çaçue; alcha çaçue bandera; goraqui erraçue, eta ez gorde; erraçue: Hartua da Babilona; Bel ahalquearen azpian da, garhaitua da Merodac; hequien itchura cicelatuac ahalquetan dire, hequien idolac garhaituac.
3 Ecen ipharretic Babilonaren contra igaiten da jendaqui bat, haren lurra mortu eguinen duena; eta guiçonetic aciendaraino ez da içanen hartan egonen denic; icitu eta goan dire.
4 Egun hequietan eta ordu hartan, dio Jaunac, ethorrico dire Israelgo semeac, berac eta hequiequin batean Judaco umeac; eta bidean nigarrez higuituco dire, eta bilhatuco dute beren Jainco Jauna.
5 Siongo bidea galdatuco dute; harat egonen dire hequien beguitharteac. Ethorrico dire eta Jaunari iratchiquico bethirainoco batasun batez, ahanzpenic ez baita içanen hura eceztatuco duenic.