10 Eta Caldea norc larru egonen da; haren larrutzaile guciac buluzquinez betheco dire, dio Jaunac.
11 Ceren bocez etzinauzqueten eta hampurutsuqui çareten minçatu ene primançaren larrutzean; ceren erguiac sorhoan beçala çareten barraiatu, eta cecenac beçala orroaz egon çareten;
12 Çuen ama ahalque handitara erorico da, eta herrautsarequin bardin eçarria içanen da çuei bicia eman içan darotzuena; huna non jendaietan azquena içanen den, mortu, bideric gabe eta agor.
13 Jaunaren hasarreac egoiliarrez gabeturen, eta gucia mortu eraguinen du: nor-nahi iragan dadien Babilonatic, harrituco da eta xixtu eguinen du horren çaurien gainean.
14 Arrambela hedatzen duçuen guciac, Babilonaren contra jar çaitezte inguruan; guduca çaçue, ez guphidets gueciac, ceren Jaunaren contra eguin baitu bekatu.
15 Marruma eguiçue haren contra: alde orotara hedatzen ditu escuac; haren asentuac lurrera dihoaci, urratuac dire haren harrasiac, ecen Jaunaren aspercundea dabila; aspercunde har çaçue Babilonaz; nola eguin baitu berac, hala eguioçue.
16 Babilonatic xahu çatzue erailea eta uztaroan ihiteguia iduquitzen duena; usoaren ezpataren aitzinean bakotcha bere populura bihurturen da, bakotchac bere lurrera ihes eguinen du.