16 Babilonatic xahu çatzue erailea eta uztaroan ihiteguia iduquitzen duena; usoaren ezpataren aitzinean bakotcha bere populura bihurturen da, bakotchac bere lurrera ihes eguinen du.
17 Arthalde barraiatu bat da Israel; lehoinec iraici dute; Asurgo erreguec iretsi du lehembicicoric; azquen horrec, Nabucodonosor Babilonaco erreguec hautsi diozca heçurrac.
18 Aria hortaz, dio armadetaco Jaunac, Israelgo Jaincoac, huna non ikuscaturen ditudan Babilonaco erregue eta haren lurra, hala-nola eguin baitut Asurgo erregue;
19 Eta bihurraraciren dut Israel bere egoitzara; eta alhaturen da Carmelen eta Basanen; eta Efraimgo mendian eta Galaaden aseco da haren arima.
20 Egun hequietan eta ordu hartan, dio Jaunac, bilhatuco da Israelen gaizquia, eta ez da aguerico; bilhatuco da Judaren bekatua, eta ez da atzemanen; ceren beguithartez jarrico bainatzaiote utzi dituquedanei.
21 Igan çaite nausien lurrera eta ikar çatzu hango egoiliarrac; haiça eta hil çatzu hequiei jarraiquitzen direnac, dio Jaunac; eta eguiçu manatu darozquitzudan gucien arabera.
22 Guerla-harrabotsac lurrean eta xahutze handiac