19 Eta bihurraraciren dut Israel bere egoitzara; eta alhaturen da Carmelen eta Basanen; eta Efraimgo mendian eta Galaaden aseco da haren arima.
20 Egun hequietan eta ordu hartan, dio Jaunac, bilhatuco da Israelen gaizquia, eta ez da aguerico; bilhatuco da Judaren bekatua, eta ez da atzemanen; ceren beguithartez jarrico bainatzaiote utzi dituquedanei.
21 Igan çaite nausien lurrera eta ikar çatzu hango egoiliarrac; haiça eta hil çatzu hequiei jarraiquitzen direnac, dio Jaunac; eta eguiçu manatu darozquitzudan gucien arabera.
22 Guerla-harrabotsac lurrean eta xahutze handiac
23 Nola içatu da çathicatua eta herrautsia lur gucico mailua? nola jendaien artean mortu eguina içan da Babilona?
24 Artean sarthu eta atzeman haut, Babilona, eta ez hincen oharcen; atzemana eta harrapatua içan haiz, tarritatu dunalacotz Jauna.
25 Jaunac idequi du bere harmateguia eta atheratu ditu bere hasarrearen harmac, ceren armadetaco Jainco Jaunac hequien beharra baitu Caldearren lurraren contra.