21 Igan çaite nausien lurrera eta ikar çatzu hango egoiliarrac; haiça eta hil çatzu hequiei jarraiquitzen direnac, dio Jaunac; eta eguiçu manatu darozquitzudan gucien arabera.
22 Guerla-harrabotsac lurrean eta xahutze handiac
23 Nola içatu da çathicatua eta herrautsia lur gucico mailua? nola jendaien artean mortu eguina içan da Babilona?
24 Artean sarthu eta atzeman haut, Babilona, eta ez hincen oharcen; atzemana eta harrapatua içan haiz, tarritatu dunalacotz Jauna.
25 Jaunac idequi du bere harmateguia eta atheratu ditu bere hasarrearen harmac, ceren armadetaco Jainco Jaunac hequien beharra baitu Caldearren lurraren contra.
26 Çatozte haren contra lurraren bazterretaric; idec, ilki ditecen hura oimpean lehertu behar dutenac; ken çatzue bidetic harriac eta metaca eçar çatzue; hil çatzue guciac han, ez dadien bat gueldi biciric.
27 Xahu çatzue hango guiçon hazcarrac oro, jauts beitez herioaren azpira; çorigaitz hequiei Ceren ethorri baita hequien eguna, hequien ikarpeneco ordua.