33 Hau dio armadetaco Jaunac: Bidegabea jasaiten dute Israelgo semeec eta Judaco umeec batean: hartu dituzten guciec iduquitzen dituzte, eta ez dituzte utzi nahi.
34 Indarduna da hequien berreroslea; haren icena da armadetaco Jauna; juiatzean jabeturen da hequien çucenaz, lurraren ikaratzeco eta Babilondarren arthiquitzeco asaldura.
35 Ezpata Caldearrençat, dio Jaunac, eta Babilondarrençat, eta hequien buruçagui eta çuhurrençat;
36 Ezpata haren aztiençat, ceinac çoro aguertuco baitire; ezpata haren guiçon hazcarrençat, ceinac ikaran egonen baitire;
37 Ezpata haren çaldi eta orga-lasterrençat, eta haren erdian den jende xehe guciarençat, eta emaztequiac beçala içanen dire, ezpata haren aberastasunençat, eta harrapaca eramanac içanen dire.
38 Agortea jautsico da haren uren gainera, eta agortuco dire; ceren den lur hura jaincomoldeena, eta icigarriquerietan laket diren.
39 Hargatic han eguinen dute beren egoitza erainsugueec fauno pico-jaleequin, eta han egonen dire ostrucac; eta ez da guehiago han nihor egonen bethi guciraino, eta ez da berritua içanen menderen mendetan.