4 Egun hequietan eta ordu hartan, dio Jaunac, ethorrico dire Israelgo semeac, berac eta hequiequin batean Judaco umeac; eta bidean nigarrez higuituco dire, eta bilhatuco dute beren Jainco Jauna.
5 Siongo bidea galdatuco dute; harat egonen dire hequien beguitharteac. Ethorrico dire eta Jaunari iratchiquico bethirainoco batasun batez, ahanzpenic ez baita içanen hura eceztatuco duenic.
6 Ene populua arthalde galdu bat eguina da; beren arçainec errebelaraci dituzte; erabili dituzte mendiz mendi; menditic munhora jautsi dire, ahanci dute beren etzan-lekua.
7 Atzeman dituzten guciac iretsi dituzte, eta hequien etsaiec erran dute: Ez gare hobendun bilhacatu, ceren bekatu eguin baitute Jaunaren alderat, ceina baita çucembidearen edertasuna, hequien arbasoen iguriquimena.
8 Ilki çaitezte Babilonaren erditic, ilki Caldearren lurretaric, eta çoazte pitticac arthaldearen aitzinean beçala.
9 Ecen huna non ipharreco lurretic eraikitzen dudan eta Babilonaren gainera erakarrico dudan populu handizco bilku bat; eta haren contra eguimbidetan jarrico dire, eta horreletan hartua içanen da; hequien gueciac içanen dire guiçon hazcarren escutic dihoan eta huts eguiten ez duen guecia beçala.
10 Eta Caldea norc larru egonen da; haren larrutzaile guciac buluzquinez betheco dire, dio Jaunac.