1 Hau dio Jaunac: Huna non Babilona eta Babilondar, ene contra alchatu direnen gainera jauçaracico dudan içurrizco haice bat beçala.
2 Eta Babilonara igorrico ditut bahatzaileac; eta bahatuco dute hura eta xahutuco dute haren lurra, ceren alde orotaric gainera ethorrico baitzaizco bere atsecabetaco egunean.
3 Arrambela hedatzen duenac ez beça heda, eta guerrunceduna ez bedi igan: ez guphidets hango gazteac; hil çatzue hango guerlari guciac.
4 Eta hilac erorico dire Caldearren lurrean, eta sakituac hango ephaitzetan;
5 Ceren Israel eta Juda ez baitire alhargundu beren Jaincoaz, armadetaco Jaunaz, eta hequien lurra bethea içan baita Israelgo sainduaren contraco bekatuz.
6 Ihes eguiçue Babilonaren erditic, eta bakotchac bere biciaren salbatzera eguin beça; ez utz ixilean haren gaixtaqueria; ceren Jaunaren aspercundeco ordua baita, eta berac bihurturen dio ordaina.