16 Haren hitz batera, urac bilcen dira cerura; harec alcharazten ditu hedoiac lurraren berce burutic, ximistetaric eguiten du uria, eta haicea atheratzen du bere kutchetaric.
17 Jaquitateac çoro bilhacatu du guiçona; idolac bere urçailea ahalquetara arthiqui du, ceren gueçurrezcoa baita haren lana, eta bicia ez baita halacoetan.
18 Lan hutsal eta irrigarriac dira; ikarpeneco egunean galduco dira.
19 Jacoben çathia ez da hequien idurico; ecen hura da gauça gucien eguilea, eta Israel da haren primançaco makila; armadetaco Jauna da haren icena.
20 Guerlaco tresnac hausten daroztatzu, eta nic çutaz hautsico ditut jendaiac, çutaz xahutuco ditut erresumac;
21 Eta çutaz phorroscatuco ditut çaldia eta çaldi gainecoa; eta çutaz phorroscatuco ditut orga-lasterra eta haren gainecoa:
22 Eta çutaz çathicatuco ditut guiçona eta emaztequia; eta çutaz çathicatuco ditut guiçon-çaharra eta haurra; eta çutaz çathicatuco ditut muthila eta nescatcha;