24 Eta çuen beguien aitzinean bihurtuco diotet Babilonari eta Caldear guciei berec Sionen eguin duten gaizquia oro, dio Jaunac.
25 Huna heldu natzaicala mendi içurri-emailea, lur gucia içurriztatzen ducana, dio Jaunac; eta hedatuco diat hire gainera ene escua, eta jauçaracico haut harcadien artetic, eta hitaric eguinen diat erretzen hari den mendi bat.
26 Eta hitaric ez die alchatuco ez izquina-harriric, ez asentu-harriric; bainan behin-bethico içanen haiz galdua, dio Jaunac.
27 Lurraren gainean heda çaçue bandera, jendaietan durrundaraz çaçue turuta; Babilonaren contra sainduets çatzue populuac; deith çatzue haren contra Ararateco, Menico eta Ascenececo erregueac; haren contra bil çaçue Taphsar, erakar çatzue çaldiac, bruco eztendunac beçala.
28 Haren contra sainduets çatzue jendaiac, Mediaco erregueac, aitzindariac eta cargudun guciac, eta harempeco lur gucia.
29 Eta lurra laztuco eta ikaratuco da, ceren Jaunaren gogoa atzarria baita Babilonaren contra, eçarcecotzat Babilonaco lurra mortu eta ecin-egonezco leku bat.
30 Babilonaco hazcarrec utzi dute gudua, hazcargailuetan daude; ahuldua da hequien indarra, eta emaztequien idurico eguin dire; erreac dire hequien olhac; hequien habeac crascatuac dira.