26 Eta hitaric ez die alchatuco ez izquina-harriric, ez asentu-harriric; bainan behin-bethico içanen haiz galdua, dio Jaunac.
27 Lurraren gainean heda çaçue bandera, jendaietan durrundaraz çaçue turuta; Babilonaren contra sainduets çatzue populuac; deith çatzue haren contra Ararateco, Menico eta Ascenececo erregueac; haren contra bil çaçue Taphsar, erakar çatzue çaldiac, bruco eztendunac beçala.
28 Haren contra sainduets çatzue jendaiac, Mediaco erregueac, aitzindariac eta cargudun guciac, eta harempeco lur gucia.
29 Eta lurra laztuco eta ikaratuco da, ceren Jaunaren gogoa atzarria baita Babilonaren contra, eçarcecotzat Babilonaco lurra mortu eta ecin-egonezco leku bat.
30 Babilonaco hazcarrec utzi dute gudua, hazcargailuetan daude; ahuldua da hequien indarra, eta emaztequien idurico eguin dire; erreac dire hequien olhac; hequien habeac crascatuac dira.
31 Lastercaria lastercariari, berriquetaria berriquetariari bidera goanen çaio, Babilonaco erregueri berriaren eramateco, haren hiria alderen-berce hartua dela;
32 Hubiac hartuac direla, aincirac suz erreac, eta guerlaco guiçonac asaldu gorrian.