29 Eta lurra laztuco eta ikaratuco da, ceren Jaunaren gogoa atzarria baita Babilonaren contra, eçarcecotzat Babilonaco lurra mortu eta ecin-egonezco leku bat.
30 Babilonaco hazcarrec utzi dute gudua, hazcargailuetan daude; ahuldua da hequien indarra, eta emaztequien idurico eguin dire; erreac dire hequien olhac; hequien habeac crascatuac dira.
31 Lastercaria lastercariari, berriquetaria berriquetariari bidera goanen çaio, Babilonaco erregueri berriaren eramateco, haren hiria alderen-berce hartua dela;
32 Hubiac hartuac direla, aincirac suz erreac, eta guerlaco guiçonac asaldu gorrian.
33 Ecen hau dio armadetaco Jaunac, Israelgo Jaincoac: Babilonaco alaba larrain bat beçala da; huna haren oincatzeco ordua; oraino aphur bat, eta haren uztatzeco eguna heldu da.
34 Jan, iretsi nau Nabucodonosorrec, Babilonaco erreguec; unci huts bat beçala eguin nau; erainsugueac beçala iretsi nau; ene haragui samurrenetic bethe du bere sabela, eta iraici nau.
35 Ene gainean eguin gaizquia eta sarrasquia Babilonaren gain! Dio Siongo alabac; ene odola Caldearren gain! Dio Jerusalemec.