31 Lastercaria lastercariari, berriquetaria berriquetariari bidera goanen çaio, Babilonaco erregueri berriaren eramateco, haren hiria alderen-berce hartua dela;
32 Hubiac hartuac direla, aincirac suz erreac, eta guerlaco guiçonac asaldu gorrian.
33 Ecen hau dio armadetaco Jaunac, Israelgo Jaincoac: Babilonaco alaba larrain bat beçala da; huna haren oincatzeco ordua; oraino aphur bat, eta haren uztatzeco eguna heldu da.
34 Jan, iretsi nau Nabucodonosorrec, Babilonaco erreguec; unci huts bat beçala eguin nau; erainsugueac beçala iretsi nau; ene haragui samurrenetic bethe du bere sabela, eta iraici nau.
35 Ene gainean eguin gaizquia eta sarrasquia Babilonaren gain! Dio Siongo alabac; ene odola Caldearren gain! Dio Jerusalemec.
36 Hargatic hau dio Jaunac: Huna nic emanen diodala çure çucenari bere bidea, nic atheratuco dut aspercunde çuretzat; eta mortu eguinen dut haren itsasoa eta agortuco ditut haren urac.
37 Eta Babilona harri-murru bat içanen da, erainsugueen egoitzi, gucien harrigarri eta trufagarri, ez duetacotz egoiliar bat guehiago.