36 Hargatic hau dio Jaunac: Huna nic emanen diodala çure çucenari bere bidea, nic atheratuco dut aspercunde çuretzat; eta mortu eguinen dut haren itsasoa eta agortuco ditut haren urac.
37 Eta Babilona harri-murru bat içanen da, erainsugueen egoitzi, gucien harrigarri eta trufagarri, ez duetacotz egoiliar bat guehiago.
38 Batean orroa eguinen dute lehoinec beçala, lehoincumeec beçala ihanusiren dituzte ilaiac.
39 Beren kaldan emanen diotet edatecoa, eta hordituren ditut, kumara eror eta bethico loan sar ditecen, eta guehiago ez iratzar, dio Jaunac.
40 Eramanen ditut bildotsac bitimatzat beçala, ahariac pittiquequin beçala.
41 Nola hartua içan da Sesac? nola içan da hartua lur gucico hiriric ederrena? nola Babilona bilhacatu da jendaien artean gucien harrigarri?
42 Babilonaren gainera igan da itsasoa, uharca estali dute haren uhinec.