46 Eta çuen bihotzac amorric eguin ez beça, eta ez lotsa lurrean adituco den haroaz; urthe batez içanen da haro bat, berce urthean berce haro bat; gaixtaqueria lurraren gainean içanen da, nausia nausiaren gainean.
47 Hargatic huna non heldu diren egunac, eta ikarturen ditut Babilonaco jaincomoldeac; eta hango lur gucia nahasturan içanen da, eta hango umeac hilac erorico dire haren erdian.
48 Eta ceru-lurrec, eta hequietan diren guciec laudoriozco cantuac atheratuco dituzte Babilonaren gainean, ceren ipharretic ethorrico çaizcon larrutzaileac, dio Jaunac.
49 Eta nola Babilonac hilac erorraraci baititu Israelen, hala Babilonatic hilac erorico dire lur gucian.
50 Ezpataren ihes cihoaztenac, çatozte, ez gueldi; urrundic orhoit çaitezte Jaunaz, eta Jerusalem igan bequiçue bihotzera.
51 Ahalquearen azpian gare, ençun dugulacoz laidoa; hidoiac estali ditu, ceren arrotza igan baita jaunaren etcheco sainduteguiaren gainera.
52 Aria hortaz huna non heldu diren egunac, dio Jaunac, eta ikarturen ditut Babilonaco jaincomoldeac, eta hango lur gucian marrumaz egonen dire guiçon sakituac.