51 Ahalquearen azpian gare, ençun dugulacoz laidoa; hidoiac estali ditu, ceren arrotza igan baita jaunaren etcheco sainduteguiaren gainera.
52 Aria hortaz huna non heldu diren egunac, dio Jaunac, eta ikarturen ditut Babilonaco jaincomoldeac, eta hango lur gucian marrumaz egonen dire guiçon sakituac.
53 Babilona igan balitz ere ceruraino, eta gain gainean gogortu balu bere indarra; ene ganic jautsico dire haren xahutzaileac, dio Jaunac.
54 Babilonatic deihadar-otsac! Caldearren lurretic leherce handi bateco harrabotsa!
55 Ecen Jaunac xahutu du Babilona, eta handic ixilaraci du jendeen haro handia. Etsaien builec harramanz eguiten dute ur handiec beçala; adiaraci dute beren minçoa;
56 Ecen haren gainera, Babilonaren gainera heldu da xahutzailea; hango hazcarrac hartuac dire; ethendu da hequien arrambela, ceren Jaunac, asperçaile hazcarrac bihurturen baitio merecitu saria.
57 Eta hordituren ditut hartaco buruçagui, çuhur, aitzindari, cargudun eta hazcarrac, eta lokarturen dire bethico loaz, eta ez dire iratzariren dio erreguec, armadetaco Jauna baita haren icena.