55 Ecen Jaunac xahutu du Babilona, eta handic ixilaraci du jendeen haro handia. Etsaien builec harramanz eguiten dute ur handiec beçala; adiaraci dute beren minçoa;
56 Ecen haren gainera, Babilonaren gainera heldu da xahutzailea; hango hazcarrac hartuac dire; ethendu da hequien arrambela, ceren Jaunac, asperçaile hazcarrac bihurturen baitio merecitu saria.
57 Eta hordituren ditut hartaco buruçagui, çuhur, aitzindari, cargudun eta hazcarrac, eta lokarturen dire bethico loaz, eta ez dire iratzariren dio erreguec, armadetaco Jauna baita haren icena.
58 Hau dio armadetaco Jaunac: Babilonaco harrasi çabal hori azpitic eragotzia, eta horgo athe gorac suz erreac, eta populuen eta jendaien lanac ezdeusetara ekarriac içanen dire, eta sunsituren dire.
59 Jeremias profetac eman manua Saraiasi, Neriasen semeari, Maasiasen arresemeari, Sedecias erreguearequin Babilonara cihoalaric, Sedeciasen erreguetasuneco laugarren urthean. Bada, Saraias cen profetetan lehembicicoetaric.
60 Jeremiasec liburu batean iscribatu cituen Babilonaren gainera ethorcecoac ciren çorigaitz guciac, Babilonaren contra iscribatuac diren solas hauquiec oro.
61 Eta Jeremiasec erran cioen Saraiasi: Heldu çaretequeenean Babilonara, eta ikusi, eta iracurtu dituzquetzunean solas hauquiec guciac,