6 Ihes eguiçue Babilonaren erditic, eta bakotchac bere biciaren salbatzera eguin beça; ez utz ixilean haren gaixtaqueria; ceren Jaunaren aspercundeco ordua baita, eta berac bihurturen dio ordaina.
7 Babilona Jaunaren escuan da urhezco unci bat, lurra oro horditzen duena; haren arnotic edan dute jendaiec, eta hargatic kordocan dabilça.
8 Tupustean erori da Babilona, eta xehacatu da; orrobia eguiçue haren gainean; har çaçue balsamua haren oinhacearençat, hean senda daitequeen.
9 Lothu dugu Babilona, eta ez da sendatu; utz deçagun eta goacen cein gure lurrera; ceren haren gaineco erabaquia heldu baita ceruetaraino, eta igan baita hedoietaraino.
10 Jaunac alchatu ditu gure çucenac: çatozte, eta Sionen erdian erran detzagun gure Jainco Jaunaren eguinçac.
11 Çorrotz gueciac, bethe gueci-unciac: Jaunac eraiqui du Mediarren erregueen izpiritua; haren gogoa Babilonaren contra jarri da, haren galceco; ecen Jaunaren aspercundea dabila, temploaren gaticaco aspercundea.
12 Bandera goiti çaçue Babilonaco harrasien gainean; berha çatzue çainac, eçar beguiratzaileac, heda celatac; ceren Jaunac gogo bat hartu baitu, eta eguinen baititu Babilondarren contra erran dituen guciac.