9 Lothu dugu Babilona, eta ez da sendatu; utz deçagun eta goacen cein gure lurrera; ceren haren gaineco erabaquia heldu baita ceruetaraino, eta igan baita hedoietaraino.
10 Jaunac alchatu ditu gure çucenac: çatozte, eta Sionen erdian erran detzagun gure Jainco Jaunaren eguinçac.
11 Çorrotz gueciac, bethe gueci-unciac: Jaunac eraiqui du Mediarren erregueen izpiritua; haren gogoa Babilonaren contra jarri da, haren galceco; ecen Jaunaren aspercundea dabila, temploaren gaticaco aspercundea.
12 Bandera goiti çaçue Babilonaco harrasien gainean; berha çatzue çainac, eçar beguiratzaileac, heda celatac; ceren Jaunac gogo bat hartu baitu, eta eguinen baititu Babilondarren contra erran dituen guciac.
13 Hi, ur handien gainean hagoena, aberastasunez okatua, ethorri dun hire akabança, errotic ebaquia içanen haicen ordua.
14 Armadetaco Jaunac bere buruaren gainean eguin du cin hau: Ala Guiçonez estaliren haudala brucoz beçala, eta guduco cantua cantatua içanen dela hire gainean.
15 Jaunac bere ahalaz eguin du lurra, bere çuhurciaz xuxendu du mundua, eta bere anceaz hedatu ditu ceruac.