1 Hogoi eta bat urthetaco guiçon-gaztea cen Sedecias, erreguinatzen hasi cenean; eta hameca urthez erreguinatu cen Jerusalemen. Haren ama, Jeremias Lobnacoaren alaba, deitzen cen Amital.
2 Eta gaizquia eguin çuen Jaunaren aitzinean, Joaquinec eguin içan cituen gucien arara.
3 Hargatic cen Jaunaren hasarrea Jerusalemeren eta Judaren gainean, iraici cituen arteo bere aitzinetic; eta Sedecias guibelatu cen Babilonaco erregueren ganic.
4 Bada, haren erreguetasuneco bederatzigarren urthean, hamargarren hilabethean, hilabethearen hamarrean, Nabucodonosor, Babilonaco erregue, bera eta bere armada gucia, ethorri ciren Jerusalemeren contra; sethiatu çuten, eta inguruan hazcargailuac alchatu cituzten haren contra.
5 Hiria sethiatua egon cen Sedecias erreguearen hamecagarren urthea arteo.
6 Bainan laugarren hilabethean, hilabethearen bederatzian, gosetea jabetu cen hiriaz, eta hango populuac etzuen jatecoric.