1 Eguiçue bihotzez, Benjaminen umeac, Jerusalemen erdian; Thecuan durrundaraz çaçue turuta, eta Bethacaremen gainean alcha çaçue bandera; ceren ipharretic aguertu baitira gaitz eta sarrasqui handiac.
2 Siongo alaba andre eder eta samur baten erkide eguin dut.
3 Haren gana ethorriren dira arçainac eta hequien arthaldeac; haren inguruan landatu dituzte olhac; bakotchac manaturen ditu escupean dituzqueenac.
4 Guerla sainduetsaçue haren contra; jaiqui, igan gaitecen egüerdi bethean çorigaitz guri, ceren beheititu baita eguna, luçatu baitira arratseco itzalac.
5 Jaiqui, içan gaitecen gabaz eta urra detzagun horgo etcheac;