13 Ecen ttipienetic handieneraino, oro jaramanqueriari emanac dira; eta profetatic apheceraino, guciac cimarku eguiten hari dira.
14 Eta beren laidotara goçatzen çuten ene populuco alabaren asaldua, erranez: Baquea, baquea. Eta baqueric etzen.
15 Ahalquearen azpian dira, hatsgarriqueria eguin dutelacotz; edo hobequi errateco ahalqueac berac ez ditu ahalcatu, eta gorritzen ez daquite; horren gatic erorcen direnequin lurra joco dute, açurrialdico egunean erorico dira, dio Jaunac.
16 Hau dio Jaunac: Çaudezte bideen gainean; ikusaçue, eta galda çaçue bidexca çaharrez, cein den bide ona, eta hartaric ibil çaitezte, eta çuen arimençat aurkituren duçue phausua. Eta ihardetsi dute: Ez gare ibilico.
17 Atalariac eçarri ditut çuen çain. Adi çaçue turutaren otsa. Ez ihardetsi dute: Ez dugu adituco.
18 Horren gatic, adi çaçue, jendaiac; eçagutaçu, baldarna, cembatecoac eguinen diozcatedan.
19 Adi çac, lurra: Huna nic populu horren gainera erakarriren ditudan gaitzac, horren asmuen fruituac; ceren ez dituzten ençun ene hitzac eta hastandu duten ene leguea.