26 Ene populuco alaba, çurdatza jaunçaçu, hautsez estal çaite; eguiçu nigar, deithore min, seme bakarrarençat beçala; ceren terrepentean ethorrico baita xahutzailea gure gainera.
27 Frogatzaile hazcar çaitut ene populuaren gainean eçarri; eta jaquinen eta frogaturen duçu horien bidea.
28 Aitzindari horiec oroc makurrera eguin dute, cimarkuz cimarku dabilça; cobre eta burdina dira; guciac galdu-çabartuac dira.
29 Hauscoa ethendu da, beruna suan iraunguitu; urçailea alferretan haritu da urcen; ecen horien malçurqueriac ez dira iraunguitu.
30 Deith çatzu cilhar aiçuna, ceren iraici baititu Jaunac.