4 Guerla sainduetsaçue haren contra; jaiqui, igan gaitecen egüerdi bethean çorigaitz guri, ceren beheititu baita eguna, luçatu baitira arratseco itzalac.
5 Jaiqui, içan gaitecen gabaz eta urra detzagun horgo etcheac;
6 Ceren hau baitio armadetaco Jaunac: Ebacatzue haren oihanac eta tranchadaz ingura çaçue Jerusaleme hori da ene aspercundeco hiria, cer-nahi gaixtaqueria bada horren erdian.
7 Nola urteguiac hotzarazten baitu bere ura, hala Jerusalemec hoztasunean eguiten du malçurqueria; hor ez da gaixtaqueriaric eta harrapaqueriaric baicic aditzen; hortic ukaldi eta sarrasqui berriac ene aitzinera igaiten dira bethi.
8 Argui çaiteci, oi Jerusaleme, beldurrez-eta çutaz eguin deçadan mortu eta nihor ecin-egonezco toqui bat.
9 Huna cer dioen armadetaco Jaunac: Israelgo ondarrac hartuac içanen dira, hala-nola mahasti batean bilcen baita azquen molkoraino; mahats-bilçaileac sasquira beçala, itzul çaçu escua.
10 Nori minçaturen naiz? nor errequeituren dut adi neçan? Horra horien beharriac ingurebaquigabeac direla, eta ecin deçaquete adi; horra laidaquiçun eguin çaiotela Jaunaren hitza, eta ez dute onhesten.