7 Nola urteguiac hotzarazten baitu bere ura, hala Jerusalemec hoztasunean eguiten du malçurqueria; hor ez da gaixtaqueriaric eta harrapaqueriaric baicic aditzen; hortic ukaldi eta sarrasqui berriac ene aitzinera igaiten dira bethi.
8 Argui çaiteci, oi Jerusaleme, beldurrez-eta çutaz eguin deçadan mortu eta nihor ecin-egonezco toqui bat.
9 Huna cer dioen armadetaco Jaunac: Israelgo ondarrac hartuac içanen dira, hala-nola mahasti batean bilcen baita azquen molkoraino; mahats-bilçaileac sasquira beçala, itzul çaçu escua.
10 Nori minçaturen naiz? nor errequeituren dut adi neçan? Horra horien beharriac ingurebaquigabeac direla, eta ecin deçaquete adi; horra laidaquiçun eguin çaiotela Jaunaren hitza, eta ez dute onhesten.
11 Horren gatic Jaunaren ariazco suminduraz bethea naiz; lan içan dut jasaiten; ixur çaçu çure hasarrea haurren gainera carriquetan eta batean gazte-mulçoen gainera; ecen senharra emaztearequin hartua içanen da, çaharra çaharquituarequin.
12 Horien etche, landa eta emazteac orobat berce batzuen escuetara goanen dira; ceren ene besoa lurreco egoiliarren gainera hedaturen baitut, dio Jaunac;
13 Ecen ttipienetic handieneraino, oro jaramanqueriari emanac dira; eta profetatic apheceraino, guciac cimarku eguiten hari dira.