20 Hargatic hau dio Jainco Jaunac: Huna non ene iraquidura eta ene gaitzidura su-garretan jarcen diren leku horren gainera, guiçon, abere, lekuco çuhaitz eta lurreco fruituen gainera, eta lothuco da sua aita ez da hilen.
21 Hau dio armadetaco Jaunac, Israelgo Jaincoac: Çuen holocaustac eçar çatzue çuen bitimen gainera, aita jan çatzue haraguiac;
22 Ceren ez baitut çuen arbasoequin holocaustez eta bitimez iharduqui eta ez baitiozcatet manatu, Eguiptoco lurretic erakarri ditudan egunean.
23 Bainan hau da nic manatu diotedan gauça, nioelaric: Ençun çaçue ene hitza, eta ni içanen naiz çuen Jaincoa, eta çuec içanen çarete ene populua; eta ongui athera çaiteztençat, nic manatu bide gucietaric ibil çaitezte.
24 Eta ez dute ençun, aita ez dute beharria eman, bainau goan dira beren oldeetara, eta beren bihotz makurreco tzarquerietara; guibelatu dira, aita ez aitzinatu,
25 Horien arbasoac Eguiptoco lurretic ilki diren egunetic eta egun hau arteo. Eta çuen gana igorri ditut une cerbitzari profeta guciac, egun oroz, argui-hastean jaiquiz eta igorriz.
26 Eta ez naute ençun, eta ez dute eman beharria; bainan burugogortu dira eta beren arbasoec baino tzarquiago eguin dute.