27 Eta erranen diozcatzute solas hauquiec oro, eta etzaituzte ençunen; deithuco ditutzu, aita ez darotzute ihardetsico.
28 Eta erranen dioçute: Hau da jendaquia, bere Jainco Jaunaren minçoa aditu ez duena, eta irakasmena onhetsi ez duena; galdu da cintasuna eta hauquien ahotic kendua da.
29 Murritz eta arthicaçu çure ilea, aita goiti eguiçu deithore; ceren Jaunac hastandu eta utzi baitu begui hasarrez ikusten duen iraulguia;
30 Ecen Judaco umeec gaizquia eguin dute ene beguien aitzinean, dio Jaunac; behaztopagailuac eçarri dituzte ene icena deithua içan den etchean, haren liçuncea gatic.
31 Tophethen, ceina Enomen semeen haranean baita, eguin dituzte leku gorac, suan erretzeco beren semeac eta alabac, holacoric ez baitut manatu ez-eta ene gogoan iragan.
32 Horren gatic, dio Jaunac, huna non heldu diren egunac, eta ez da guehiago erranen Topheth eta Enomen umeen harana, bainan Sarrasquico harana; aita hilac Tophethen ehorcico dituzte, berce lekuric ez içanez.
33 Eta populu hortaricaco hiliquia ceruco hegastinen eta lurreco basabereen bazca içanen, eta ez da içanen hequiec haiçatuco dituenic.