7 Ene egoitza çuequin eguinen dut leku huntan, mendetic mendetaco çuen arbasoei eman içan diotedan lurrean.
8 Huna ordean çuec ematen duçuela çuen sinhestea deusere baliatuco etzaizquitzuen elhe gueçurrezcoetan:
9 Hari çarete ebasten, hilcen, berceen emasteequin lohitzen, gueçurrez cin eguiten, Baali libacione eguiten, eta jainco arrotz eçagutu ez ditutzuenen ondotic çabilçate.
10 Eta ethorri eta ene aitzinean jarri çarete etche huntan, ceintan deithua içan baita ene icena; eta erran duçue: Salbatuac gare, tzarqueria horiec oro eguin ditugun arren.
11 Ohoin cilho bat bilhacatua othe da bada etche hori, ceintan deithua içan baita ene icena çuen aitzinean? Ni naiz, ni; nic ikusi çaituztet, dio Jaunac.
12 Çoazte Silora, ene lekura, ene icena hastetic egotu den toquira; eta ikusaçue cer eguin diodan Israelgo ene populuaren malçurqueriaren ariaz.
13 Eta orai, lan horiec oro eguin içan ditutzuelacoz, dio Jaunac, goicetic jaiquiz, eta minçatuz, minçatu natzaitzue, eta ez duçue ençun; nic deithu, eta ez duçue ihardetsi.