1 Eta egun hequietan, dio Jaunac, beren hobietaric arthiquiac içanen dire Judaco erregueen heçurrac, aita hango buruçaguienac, eta aphecenac, aita profetenac, eta Jerusalemen egotu direnenac.
2 Eta hedatuco dituzte iguzquira, ilharguira eta ceruco içarreria gucira, ceinac baitituzte maithatu eta cerbitzatu, ceinen ondotic baitire ibili, ceinac baitituzte bilhatu eta adoratu: eta ez dire bilduac aita ehorciac içanen; ongarri pusca bat beçala lurraren gainean egonen dire.
3 Eta iraulgui guciz tzar hortaric guelditu ditazqueenac, oro nic barraiatu ditudan toqui gucietan utziac direnac, herioaz hautatuco dire biciaz baino lehen, dio armadetaco Jaunac.
4 Eta erranen daroeçu: Hau dio Jaunac: Erorcen dena ez othe da xutitzen? eta bidetic makurtu dena ez othe da bihurcen?