3 Eta iraulgui guciz tzar hortaric guelditu ditazqueenac, oro nic barraiatu ditudan toqui gucietan utziac direnac, herioaz hautatuco dire biciaz baino lehen, dio armadetaco Jaunac.
4 Eta erranen daroeçu: Hau dio Jaunac: Erorcen dena ez othe da xutitzen? eta bidetic makurtu dena ez othe da bihurcen?
5 Cergatic beraz Jerusalemen populua makurtu da hain hisia gaixtoan? Gueçurrari iratchiqui dire eta ez dute itzuli nahi.
6 Beguia eman dut, eta eman dut beharria: nihor ez da ona den gauçaz minçatzen; batec ez du bere bekatuaz penitencia eguiten, erranez: Cer eguin dut? Beren tarrapatari bihurtuac dohaci guciac, oldarrean gudurat eguiten duen çaldia iduri.
7 Miruac ceruan eçagutzen du bere muga; usoac, ainharac, cicoinac iduquitzen dute beren ethorceco muga: ene populuac ordean ez du eçagutu Jaunaren erabaquia.
8 Nolaz dioçue: Çuhurrac gare, eta Jaunaren leguea gurequin da? Eguiazqui iscribauen escu gueçurtiac gueçurra iscribatu du.
9 Çuhurrac, ahalquez estaliac, icituac, atzemanac dire; ecen eragotzi dute Jaunaren hitza, eta çuhurciaric hequien baithan ez da batere.