8 Nolaz dioçue: Çuhurrac gare, eta Jaunaren leguea gurequin da? Eguiazqui iscribauen escu gueçurtiac gueçurra iscribatu du.
9 Çuhurrac, ahalquez estaliac, icituac, atzemanac dire; ecen eragotzi dute Jaunaren hitza, eta çuhurciaric hequien baithan ez da batere.
10 Hargatic emanen ditut bequien emazteac atzeei, hequien landac berce premu batzuei, ceren ttipienetic handieneraino guciac jaramanqueriari jarraiquitzen baitire; profetatic apheceraino, oro gueçurrez minço dire.
11 Eta beren laidotara goçatzen çuten ene populuco alabaren asaldua, erranez: Baquea, baquea; noiz-etare baqueric ez baitzen.
12 Ahalquetan dire, tzarqueria eguin dutelacoz; guehiago dena, ahalqueac ez ditu ahalcatu, eta gorritzen ez daquite. Horren gatic erorcen direnen artean erorico dire, açurrialdico egunean lurrera goanen dire, dio Jaunac.
13 Oro batera bilduco ditut, dio Jaunac: mahatsic ez da mahastian, picoric ez da picodian; hostoa erori da, eta nic eman naroezten guciac goan çaizcote.
14 Certan gaude jarriric? Bil çaitezte, sar gaiten hiri hazcar batean, eta gauden han ixilic, ecen gure Jainco Jaunac ixilaraci gaitu, eta edatera eman darocu minarequilaco ura; alabainan Jaunaren contra eguin dugu bekatu.