1 Norc eçar ene buruan ura, eta nigarrezco ithurri bat ene beguietan, gau eta egun nigarrez banindagoque ene populuco alabaren hilez?
2 Norc eman niri mortuan bideanten etchola bat, utz ninçazque ene herritarrac eta urrun nindaite hequien ganic? Ecen guciac berceen emazteequin kutsatuac, legue-hausle bilduma bat dira.
3 Mihia hedatzen dute arrambela beçala, gueçurraren eta ez eguiaren igorceco; indar hartu dute lurrera, gaizquitic gaizquira iraganez, eta ez naute eçagutu, dio Jaunac.
4 Batbederac bere burua çain beça bere lagunaren ganic, eta ez bedi fida bere anaia edoceinen baithan; ceren anaia, anaia galdu beharrez baitabila eta adisquidea cimarkuzco urhatsetan.
5 Bakotcha bere anaiaz trufatzen da, eta ez du eguiaric erraten; ecen beren mihiei irakatsi diote gueçurrez minçatzen; bidegabe eguiten bermatu dira.