11 Jerusalemez eguinen ditut legar-metac eta erainsugueen ohanceac, eta desmasiari arthiquiren diozcat Judaco hiriac, nihor ez baita hequietan egonen denic içanen.
12 Cein da guiçon çuhurra hau ardiesten duena, eta ceinari adiaraz baitaquioque Jaunaren ahoco hitza, berceei errateco ceren ariaz den galdua lur hau, eta den errea mortu bat beçala, nihor ez baita guehiago hemen gaindi iragaiten?
13 Eta Jaunac erran du: Hori da ceren utzi duten nic eman leguea, ez duten ençun ene minçoa eta ez diren ene manamenduetan ibili;
14 Ceren goan diren beren bihotzeco tzarqueriaren ondotic eta Baalen ondotic, beren aitetaric ikasi dutenaren arabera.
15 Hargatic hau dio armadetaco Jaunac, Israelgo Jaincoac: Huna non populu hori hacico dudan ciçari-belharrez, eta min-ura emanen diot edatera.
16 Ez horiec, ez horien arbasoec eçagutu ez dituzten jendaqui batzuetan barraiaturen ditut; eta ezpata emanen daroet ondotic, xahutuac içan ditecen arteo.
17 Hau dio armadetaco Jaunac, Israelgo Jaincoac: Beguira çaçue alde orotara; deith çatzue emaztequi deithoratzaileac, eta ethor beitez; jaquinac direnetara igorraçue, eta higui beitez.