2 Norc eman niri mortuan bideanten etchola bat, utz ninçazque ene herritarrac eta urrun nindaite hequien ganic? Ecen guciac berceen emazteequin kutsatuac, legue-hausle bilduma bat dira.
3 Mihia hedatzen dute arrambela beçala, gueçurraren eta ez eguiaren igorceco; indar hartu dute lurrera, gaizquitic gaizquira iraganez, eta ez naute eçagutu, dio Jaunac.
4 Batbederac bere burua çain beça bere lagunaren ganic, eta ez bedi fida bere anaia edoceinen baithan; ceren anaia, anaia galdu beharrez baitabila eta adisquidea cimarkuzco urhatsetan.
5 Bakotcha bere anaiaz trufatzen da, eta ez du eguiaric erraten; ecen beren mihiei irakatsi diote gueçurrez minçatzen; bidegabe eguiten bermatu dira.
6 Cimarkutsuen erdian da çure egoitza, eta beren cimarkuen ariaz ez naute nahi içan eçagutu, dio Jaunac.
7 Horren gatic, hau dio armadetaco Jaunac: Huna labean urthuco eta frogatuco ditudala; ecen berceric cer eguinen dut ene populuco alabaren ariaz?
8 Hequien mihia, cilhatzen duen guecia da, maulazco solasac ditu; baquea dute ahoan adisquidearequin, eta ixilic celatac hedatzen diozcate.