5 Bakotcha bere anaiaz trufatzen da, eta ez du eguiaric erraten; ecen beren mihiei irakatsi diote gueçurrez minçatzen; bidegabe eguiten bermatu dira.
6 Cimarkutsuen erdian da çure egoitza, eta beren cimarkuen ariaz ez naute nahi içan eçagutu, dio Jaunac.
7 Horren gatic, hau dio armadetaco Jaunac: Huna labean urthuco eta frogatuco ditudala; ecen berceric cer eguinen dut ene populuco alabaren ariaz?
8 Hequien mihia, cilhatzen duen guecia da, maulazco solasac ditu; baquea dute ahoan adisquidearequin, eta ixilic celatac hedatzen diozcate.
9 Horien gainean ez othe naiz ikartuco? dio Jaunac; ala horrelaco jendaquiaz ez da aspertuco ene arima?
10 Mendiez nigar-marrascac arthiquiren ditut, eta deithoratzen egonen naiz oihanetaco leku ederrez; ceren erreac baitira, nihor ez baita guehiago handic iragaiten eta ez baitute ençuten jabearen minçoa; ceruco hegastinetaric abereetaraino, handic oro aldatu eta urrundu dira.
11 Jerusalemez eguinen ditut legar-metac eta erainsugueen ohanceac, eta desmasiari arthiquiren diozcat Judaco hiriac, nihor ez baita hequietan egonen denic içanen.