1 Huseco lurrean bacen guiçon bat Job deitzen cena; eta guiçon hura cen lainoa, çucena, Jaincoaren beldurti eta gaizquitic urruncen cena.
2 Eta sorthu citzaizcon çazpi seme eta hirur alaba.
3 Eta haren içana cen çazpi mila ardi, hirur mila camelu, borz ehun idi-pare, borz ehun asto urrixa eta sehi hainitz. Eta cen guiçon hura handi iguzqui-aldeco jendaia gucien artean.
4 Eta haren semeac goaten ciren, eta ceinec bere egunean eta bere etchearen aldian, eguiten çuten barazcaria. Eta igorcen çuten beren hirur arreben bilha, hequiei berequin janaraz eta edanarazteco.
5 Eta barazcarico egunen ingurua eguin cenean, Jobec igorcen çuen hequietara, sainduesten cituen; eta arguitzeco jaiquiric, holocaustac escaincen cituen bakotcharençat. Ecic erraten çuen: Ene semeec beharbada bekatu eguin duquete eta beren bihotzetan Jaincoa ez benedicatu. Horrela egun oroz eguiten çuen Jobec.