1 Eta Jobec ihardestean erran çuen:
2 Eguiazqui badaquit hala dela hori, eta guiçona, Jaincoaren parrean, ez dela çucena aurkituren.
3 Hari iharduqui nahi balio, ez luque miletaric behin cer ihardets hari.
4 Jaincoa bihotzez çuhur eta indarrez hazcar da; nor enferratu çaio, eta du guero içan baquea?
5 Harec aldaratzen ditu mendiac, eta harec bere hasarrearen hatsean eragozten dituenac oharcen ez dira.
6 Harec higuitzen du lurra bere lekutic, eta lurraren harroinac kordocatuac dira.
7 Harec manatzen dio iguzquiari, eta iguzquia ez da ilkitzen; eta içarrac hersten ditu ciguilu baten azpian beçala.
8 Harec bakarric hedatu ditu ceruac, eta ibilcen da itsasoco uhinen gainean.
9 Harec eguin ditu Xitoiloac, Oriona eta Çazpi-Ohoinac eta hegoaldecoac.
10 Harec eguiten ditu gauça handiac, ecin-adituzcoac, harrigarriac eta nombregabecoac.
11 Ethorcen baçait niri, ez dut ikusico; goaten bada, ez dut adituco.
12 Bat-batean eguiten badu galde bat, norc hari ihardets? Edo norc erran dioçoque: Certaco hari çare horrela?
13 Jainco da, eta nihorc ecin ihardets dioçoque haren hasarreari, eta haren azpian amor eguiten dute lurra jasaiten dutenec.
14 Cer naiz beraz ni, hari ihardesteco, eta ene solasac harequin eguiteco?
15 Çucen cerbait balin balitz ere ene baithan, ez nioçoque ihardets, bainan ene juiea othoizca behar neçaque.
16 Eta deica nagocoelaric ençun banindeça ere, ez nuque usteco ençun duela ene minçoa.
17 Ecic xirimola batean lehertuco nau; eta ez merecituric ere, usutuco ditu ene çauriac.
18 Ez nau uzten hatsaren harcera, eta uherduraz bethetzen nau.
19 Baldin indarra bilhatzen bada haren contra, hura da guciz indarduna; erabaquiaren çucentasuna beharcen bada, nihor ez da ene alde lekucotasun ekarcera ausartatzen.
20 Baldin ene burua garbitu nahi badut, ene ahoac hobendun atheratzen nau; baldin hobengabe erakusten badut ene burua, tzarra naicela frogatzen darot.
21 Garbi eta laino baninz ere, hori bera ez laquique ene arimac, eta unhagarri nuque bicia.
22 Batera heldu dira ene erran guciac: ala hobengabea, ala hobenduna, Jaincoac biac jotzen ditu.
23 Bainan çaurcen badu, hil beça behingoan, eta hobenic ez dutenen oinhaceez irri eguin ez beça.
24 Lurra gaixtaguinaren escuetara da emana; haren juieen beguiac itsutzen ditu Jaincoac; baldin harec ez, norc bada?
25 Ene egunac lastercaria baino çalhuago goan dira, eta ez dute goçoric ikusi.
26 Iragan dira, fruitua daramaten unciac iduri, bazcara hegaldatzen den arranoaren pare.
27 Erraten badut: Ez naiz guehiago horrela minçaturen; ifrenciatzen da ene beguithartea, bihurricatzen naiz oinhacez.
28 Lazten nincen ene eguinça gucietan, bainaquien, Jauna, etzinarodala hutseguiten banuen barkatuco.
29 Baldin halaric-ere gaixtaguin bat banaiz, certaco erabili duquet lan alferra?
30 Baldin garbitua baninz elhur-urez beçala, eta ene escuec xuriz argui baleçate;
31 Cikinez lohi nindeçaqueçu halere, eta ene soinecoec gaitsets ninduquete.
32 Ecic ez nuque ene idurico guiçon bati ihardesteco, ez-etare enequin bardinez bardin juiamendutan ençuna içan daitequeen bati.
33 Ez laiteque nihor bien larderiatzeco, bien artean bere escuaren eçarceco.
34 Ene gainetic ken beça bere cigorra, eta haren beldurrac ez beneça ikara.
35 Minçaturen naiz orduan, eta ez nau lazturen; ecic orai ene beldurrarequin ecin ihardets deçaquet.