1 Orduan Baldad Suharrac ihardestean erran çuen:
2 Noiz arteo minçaturen çare horrela, eta çure ahoco solasac içanen dira haice muthiria iduri?
3 Jaincoac çucembideari hobenic eguiten othe dio? Ahalorotacoac çucen dena iraulcen othe du?
4 Baldin çure semeec eguin badute ere haren contra bekatu, eta beren tzarqueriaren azpian utzi baditu;
5 Gucia gatic çu goicetic jaiquitzen baçare Jaincoa gana, eta othoizten baduçu Ahalorotacoa;
6 Baldin garbitasunean eta çucentasunean ibilcen baçare, berehala çutaratuco da eta baquea bihurtuco dio çure etcheari, han bici delacotz çucentasuna.
7 Hambat eguinen du, non çure lehembicico ontasunac ttipiac içan balira ere, azquenac gaindizca ethorrico baitira.
8 Bilha çaite iragan guiçamendeetan, artharequin ikar çaçu gure arbasoen orhoitzapena;
9 (Ecic atzocoac gure munduan eta deus ez daquigunac, ceren gure egunac lurrean baitira itzal bat iduri:)
10 Eta arbasoec arguituco çaituzte; minçatuco çaizquitzu, eta beren bihotzetic atheratuco dituzte solasac.
11 Ihia bici othe daiteque hecetasunic gabe? ezpata-belharra uric ez den toquian?
12 Lorean delaric oraino, eta escuz bildu aitzinean, iharcen da belhar guciac baino lehen.
13 Horiec dira Jaincoa ahanzten dutenen bideac; horrela galduco da itchuraz baicic ona ez denaren phesquiça.
14 Ez da laketuco bere çoroquerian; haren sinhesteac idurico du armiarma-sarea.
15 Bermatuco da bere etchearen gainean, eta etchea ez da gogor egonen; osticoac eçarrico diozca, eta ez da xutic egonen.
16 Iduri du, iguzquia aguertu baino lehen hece den belharra eta hura ilkitzean gandoa atheratzen duena;
17 Harri-metan usutzen çaizco erroac, eta harrien artean dago.
18 Atheratzen badute bere lekutic, lekuac ukatuco du, eta erranen dio: Ez haut eçagutzen.
19 Hori da ecen haren aphur bateco bozcarioa; berce belhar batzu haren orde sorcen dira lurretic.
20 Jaincoac ez du iraiciren guiçon lainoa, ez-eta escua gaixtaguinari hedaturen,
21 Çure beguithartea bozcarioz eta ezpainac arraiciaz bethe ditecen arteo.
22 Orduan higüin cinduztenac, ahalquez estalico dira, eta gaixtaguinen etcheac ez du iharduquiren.