1 Bada, Sophar Naamatharrac ihardestean erran çuen:
2 Caria hortaz asco gogoeta aldizcatzen dira ene baithan, eta ene gogoa baderamate alde batera eta bercera.
3 Ençunen dut irakaspena, ceintaz baitarotaçu jaçarcen, bainan ene adimenduzco izpirituac bururatuco darot cer ihardets.
4 Hau badaquit, hastapenetic eta guiçona lurraren gainean eçarria içan denetic,
5 Gaixtaguinaren ospea laburra dela, eta aleguia-eguileen bozcarioa beguitzuli baten pare.
6 Haren hampurustasuna ceruraino igan baledi ere, eta haren buruac hedoiac jo baletza,
7 Azquenecotz gorotza beçala gal laiteque; eta hura ikusi çutenec erranen dute: Non da?
8 Histen den amets bat iduri, ez da aurkituren; iraganen da gauazco itchurapen bat beçala.
9 Ikusi çuen beguiac ez du guehiago ikusiren, eta bere lekuac ez du guehiago eçaguturen.
10 Haren semeac beharraren azpian ehoac egonen dira; bere escuec bihurturen diote berceei eguin gaizquia;
11 Haren heçurrac betheco dira haren gaztetasuneco çabarqueriez, eta harequin herrautsean eguinen dute lo.
12 Ecen gaizquia goço içanen çaioenean ahoan, gordeco du bere mihiaren azpian
13 Guphidetsico du, ez du utzico, eta bere cinçurrean gordeco du.
14 Haren oguia sabelean aspicaren minera bihurturen çaio.
15 Goiti eguinen ditu iretsi dituen aberastasunac, eta Jaincoac atheraturen ditu haren sabeletic.
16 Çurgaturen du aspiquen burua eta biperaren mihiac hilaraciren du.
17 (Ez ditu ikusiren hibaieco xirripac, ez-eta ezti eta burrazco latsac.)
18 Eguin dituen guciac ordainez jasanen ditu, eta ez da halere ahitua içanen; bere atzemanqueria gucien arabera, hambat ere içanen du egarceco;
19 Ceren beharrac oimpean erabiliz larrutu baititu; etchea ebatsia baitu, eta ez berac eguina.
20 Ez da haren sabela ase; eta içan duqueenean gura çuen hura, ecin du goçatu.
21 Deusere ez da guelditu haren jatecotic, eta hargatic deus ez da gueldituren haren ontasunetaric.
22 Ase ditaqueenean, hestutzen eta ithotzen egonen da, eta gucizco oinhace bat erorico çaio gainera.
23 Bethe beça bere sabela, Jaincoac igor dioçon bere hasarrearen hatsa eta haren gainera uria beçala erorraraz detzan bere gueciac.
24 Burdinazco harmei itzurico da, eta cobrezco arrambelara da erorico.
25 Ezpata bulucia eta bere maguinatic atheratua da; dirdiratuz sarrasquituco du; ikaragarriqueria batzu harat-hunatza ibilico çaizco gainetic.
26 Ilhumbe guciac bilduac dira haren arimaco çolara; bizten ez den su batec iretsico du; bere olhan orotaz utzia, atsecabetan egonen da.
27 Ceruec arguitaraturen dute haren tzartasuna, eta lurra jaiquiren da haren contra.
28 Haren etcheco haurrac etsaiaren menean içanen dira, eta eramanac içanen dira Jaincoaren hasarreco egunean.
29 Hori da Jaincoac gaixtaguinari daducon çathia, Jaunac haren solas tzarrei emanen daroten primança.