1 Orduan Jobec Jaunari ihardestean erran çuen:
2 Badaquit ahal guciac çurequin direla, eta gogoetaric ez dela çuretzat gordea denic.
3 Nor da jaquitateric gabe itsutuco duena Jaincoaren asmua? Hargatic erasi ditut çoroqueriac eta ene jaquitatea iragaiten çuten gauça neurrigabecoac.
4 Adi neçaçu, eta minçatuco naiz; galdeac eguinen darozquitzut, eta ihardets darotaçu.
5 Ençun içan çaitu ene beharriac, bainan orai ene beguiac çaitu ikusten.
6 Horren gatic ene buruari erançuten diot, eta penitencia eguiten dut herrautsean eta hutsean.
7 Jaunac hitz horiec Jobi erran ondoan, Eliphaz Themandarrari erran çaroen: Ene hasarrea çure gainean eta çure bi adisquideen gainean da, ene aitzinean etzaretelacotz çucentasunean minçatu, Job ene cerbitzaria beçala.
8 Har çatzue beraz çazpi cecen eta çazpi ahari, eta çoazte Job ene cerbitzaria gana, eta çuençat holocausta bat escaint çaçue; Jobec berriz, ene cerbitzariac, çuençat eguinen du othoitz; onhetsico dut haren beguithartea, ez daquiçuençat jaçarria içan çuen çoroqueria; ecen etzaizquidate çucentasunean minçatu, Job ene serbitzaria beçala.
9 Eliphaz Themandarra, Baldad Suharra eta Sophar Naamatharra goan ciren beraz eta eguin çuten Jaunac erran çaroetenaren arabera, eta Jaunac onhetsi çuen Joben othoitza.
10 Jauna halaber jabaldua içan cen Joben errequeietara, bere bi adisquideençat othoitz eguiten çuenean; eta Jobi bikunca bihurtu ciozcan lehenago cituen ontasun guciac.
11 Haren anaia guciac berriz, haren arreba guciac eta aitzineco eçagunac oro ethorri ciren haren gana, eta jan çuten haren etchean. Burua urricariz, higuitu çuten haren gainera, eta Jaunac haren gainera erakarri cituen asturugaitz guciez goçacari eman çaroten; eta bakotchac eman çaroten ardi bat eta urhezco beharrietaco bat.
12 Jaunac aldiz guehiago benedicatu çuen Job azquenerat hastapenean baino. Haren arthaldeac ethorri ciren hamalau mila arditara, sei mila camelutara, mila idi-uztarritara eta mila asto urrixetara.
13 Eta içan cituen çazpi seme eta hirur alaba.
14 Eta nescatcha bat deithu çuen Eguna, bigarrena Casia, eta hirurgarrena Antimonio-adarra.
15 Etzen bada, lur guciaren gainean kausitu emaztequiric Joben alabac beçain ederric, eta beren aitac eman çaroeten ontasunetan çucen bera nola hequien anaiei.
16 Horiez gueroztic berriz, Job bicitzan cen ehun eta berrogoi urthe; ikusi cituen bere semeac eta bere semeen semeac laugarren belhauneraino, eta hil içan cen çaharturic eta egunez bethea.