1 Hortaz lazten da ene bihotza eta bere lekutic eguiten du.
2 Haren minçoac emanen darotzuen ikaran ençun çatzue haren irakaspena eta haren ahotic ilkitzen den burrumba.
3 Beguira dago bera ceru gucien azpira, eta haren arguiac jotzen du lurraren bazter batetic bercera.
4 Haren ondotic burrumbatuco du harrabots lazgarriac, bere orroa handiarequin carrascatuco du; eta orroa ençun denean, nihor ez da ausartatuco cerezcoa den bilhatzera.
5 Gauça handi eta ecin-ikartuzcoac eguiten dituen Jaincoac ikaragarriqui burrumbaraciren du bere boça.
6 Harec manatzen diote jauts ditecen lurrera elhurrari, neguco uriei eta bere hazcartasuneco çophernei;
7 Harec ciguiluaz jotzen ditu guiçon gucien escuac, batbederac eçagut detzan bere eguinçac.
8 Basaberea bere gordegailura sarthuco eta bere cilhoan egonen da.
9 Hegoa beheretic heldu da phecia, eta hotza ipharretic.
10 Jaincoac haice eguin, eta horma gogorcen da; berriz haice eguin, eta ur turrustetan badihoa.
11 Oguiac ur esque daudeci hedoiei, eta hedoiec beren arguia hedatzen dute.
12 Inguruan badoaci hequiec manatzen dituenaren nahiac igorcen dituen edocein toquitara, lurraren hedadura gucian bidalcen dituen leku gucietara,
13 Edo leinu batera, edo lur batera, edo haren urricalmenduco cein-nahi toquitan aurkitzeaz mana deçoten.
14 Oi Job, ençun çaçu hau; bara çaite; beguia emoçute Jaincoaren sendagailei.
15 Othe daquiçu noiz Jaincoac uriei manatu dioqueten erakuts deçaten haren hedoien arguia?
16 Othe daquizquitzu hedoien bide handiac eta Jaincoaren jaquitate osoac?
17 Lure soinecoac ez othe dira bero, lurra hegoaz haiceztatua denean?
18 Çuc beharbada Jaincoarequin lanthu ditutzu ceruac, ceinac cobrez urthu balira beçain sendoac baitira.
19 Irakats diçaguçu cer erranen diogun, ecen gu ilhumbez gare inguratuac.
20 Norc erranen darozquio nic diotzadanac? Baldin guiçon bat minçatzen abia baledi ere, iretsia gueldi laiteque.
21 Bainan orai arguia ikusten ez dute; airea bat-batean hedoi eguiten da, eta iragaiten den haice batec barraiatzen ditu.
22 Ipharretic heldu da urhea, eta ikararequin ospatu behar da Jaincoa.
23 Dagoquion beçala nolacoa den ardiets ez deçaquegu; handi da bere indar, erabaqui eta çucentasunaz; ecin-erranezcoa da.
24 Hargatic guiçonac içanen dira haren beldur, eta beren buruac çuhur daduzcatenetaric nihor ausartaturen ez da hari bekoz beko beguiratzera.