Job 5 BHNT

1 Hel eguiçu beraz, nihor balin bada ihardetsico darotzunic, eta sainduetaric norbaiten aldera itzul çaite.

2 Hasarreac segurqui hilcen du çoroa eta bekaizgoac ttipia.

3 Ikusi dut çoroa erro sendoaren gainean, eta ordu berean madaricatu dut haren edertasuna.

4 Haren semeac, salbatzetic urrun, oinez lehertuac içanen dira athean eta nihor ez da hequien atheratzeco içanen.

5 Hamicatuec janen dute haren uzta, guiçon harmatuac borchaz eramanen du bera, eta egarri direnec edanen dituzte haren aberastasunac.

6 Deusic ez da lurrean eguiten erainduraric gabe, eta oinhacea ez da lurretic sorcen.

7 Guiçona sorcen da laneco, eta hegastina hegaldaca ibilceco.

8 Hartacotzat Jaunari igorrico diotzat ene othoitzac, eta ene solasac atheratuco diotzat Jaincoari,

9 Ceinac eguiten baititu gauça handi, ecin barrenduzco, harrigarri eta nombregabecoac;

10 Ceinac igorcen baitu uria lurraren gainera, eta urztatzen baitu mundua;

11 Ceinac goratzen baititu aphalac, eta bozcariarazten atsecabedunac;

12 Ceinac urmariatzen baititu gaixtoen asmuac, hequien escuec hasia ecin deçatençat akaba;

13 Ceinac atzematen baititu jaquinsunac beren amarruez, eta urmariatzen gaixtaguinen xedeac.

14 Egun bethez ilhumbeac-barna dira ibiliren, eta egüerditan haztaca harituren dira nola gau bethean.

15 Jaincoac hequien mihiaren ezpatatic beguiraturen du noharroina eta borchariaren escutic erromesa.

16 Beharrarençat içanen da pesquiça, gaixtaguinac aldiz, josico du bere ahoa.

17 Dohatsu Jaincoaz açurriatua den guiçona! Ez gaitzets beraz Jaunaren jaçargoa;

18 Ceren berac çaurcen eta berac sasualcen baitu; berac du jotzen eta bere escuz sendatzen.

19 Sei hesturetaric atheratuco çaitu, eta çazpigarrenean gaitzac etzaitu uquituren.

20 Gosetean heriotzetic, eta guerlatean ezpataren helmenetic itzurico çaitu.

21 Mihiaren ukaldietaric beguiratua içanen çare; eta asturugaitzac, ethorrico denean, etzaitu icituco.

22 Desmasiaren eta gosetearen erdian irri eguinen duçu, eta lurreco abereec etzaituzte ikaratuco.

23 Bazterretaco harriec ez darotzute minic eguinen, eta çuretzat baquetiar içanen dira lurreco abereac.

24 Eta jaquinen duçu baquea duela çure olhac, eta çure etcheco eguitecoac arthatzean, ez duçu bekaturic eguinen.

25 Ikusiren duçu çure hacia berhatuco dela, eta çure ondoreac lurreco belharra beçala içanen dira.

26 Aberats sarthuco çare bobira, bere aroan bilcen den ogui-çama beçala.

27 Horra, horiec aguertu ditugun beçala eguiac dira; adi çatzu, eta erabil gogoan.

Kapituluak

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 31 32 33 34 35 36 37 38 39 40 41 42