1 Ez dut odolcoi batec beçala eraiquiren; ecen norc itchiquico dio ene beguitharteari.
2 Norc lehenic eman darot cerbait, guero berari bihurcecotan? Eneac dira ceruaren azpico guciac.
3 Ez dut guphide içanen; ez dut amorric emanen haren solas hazcar eta othoizteco aphainduei.
4 Norc aguertuco du haren gaineco açala, eta nor sarthuco da haren ahoaren erdira?
5 Norc idequico ditu haren muthurreco atheac? Laztura dago haren horcen inguruan.
6 Haren bizcarra da gucia erredola cobrezcoz beçala, elkar tincatzen duten ezcataz josia.
7 Ezcatac bata berceari lotzen dira, eta hats bat ere ez da artetic sarcen.
8 Bata berceari iritchiquitzen dira, eta elkarri iduquiz ez ditazque nihondic berez.
9 Haren urcinçac iduri du suco garra, haren beguiratzeec arguitzeco dirdirac.
10 Haren ahotic arguiac ilkitzen dira, çuci biztuac iduri.
11 Haren sudur-mizpiretaric atheratzen da kea, suan iraquitzen duen elcetic beçala.
12 Ikatzac bizten ditu haren hatsac, eta garra ilkitzen da haren ahotic.
13 Indarra haren lephaçaquian dago, gosetea haren aitzinean dabila.
14 Haren gorphutzeco alderdiac hazcarqui iratchiquiac dira elkarri; ozpina eror laquioquete gainera, eta nihorat ez laizteque higui.
15 Haren bihotza gogortuco da harria beçala eta harotzaren ingudioa beçala mokortuco da.
16 Jaiquico denean, aingueruac icituco dira, eta beren icialduran, beren buruen xahutzen hasico dira.
17 Ezpata lothuco çaioenean, ez ezpata, ez lança, ez guerrunceric ez da hari ihardetsico ahal dioenic.
18 Ecen burdinaz axola içanen du, nola lastoaz; eta cobreaz, nola çur ustelaz.
19 Arrambelariac ez du ihes igorrico; habalaticaco harriac ez dira harençat cizquirra baino guehiago.
20 Mailua etzaio lasto-cizquirra baino guehiago içanen, eta irri-eguinen du lançaren dixiduaz.
21 Iguzquiaren dirdirac haren azpian dira; urhea lohia beçala çagoen azpian erabilico du.
22 Itsaso-barna elce bat beçala iraquitaracico du, eta eçarrico du balsamuec iraquitzen dutenean beçala.
23 Bidexca argui bat eguinen da haren ondotic, eta çurrumbiloac idurico du guiçon çaharraren buru çuria.
24 Ez da lurraren gainean ahalic harequin erkatzecoric, ecen hura eguina da nihoren beldur ez içateco.
25 Gora derabilca beguia, hura baita hampurustasunaren utne gucien erregue.