Job 18 BHNT

1 Baldad Suharrac berriz, ihardestean erran çuen:

2 Noizdino erasiari duçu joco? Nabadi çaçu lehenic solasa, eta haletan minça gaitezque guero.

3 Certaco gare ikusiac abereen bardin, eta gaitezque nardagarri çuen aitzinean?

4 Certaco çure hats gaixtoan galcen duçu çure arima? Çure gatic ukatua içanen othe da lurra, eta harcadiac beren toquitaric jauciac içanen othe dira?

5 Ez othe da iraunguico gaixtaguinaren arguia, eta haren suco garra ez othe da belcic egonen?

6 Arguia ilhunduren da haren olhan, eta hilen da haren gaineco criselua.

7 Haren ahalaren urhatsac hestutuac içanen dira, eta bere asmuec berec ambilduren dute.

8 Alabainan sarean sarthu du oina, eta haren uztarrien artean higuitzen da.

9 Oina sarean lothua egonen çaio, eta egarriac kaldan iduquiren du.

10 Haren atzemateco artea lurrean cen gordea, eta bilceco peita bide gainean çuen.

11 Beldurrac alde orotaric ikaratuco du eta inguratuco ditu haren çangoac.

12 Goseac ahituco du haren indarra, eta hagoac hartuco ditu haren sahetsac.

13 Herio garratzac iretsico du haren larruco edertasuna; ahituco ditu, haren besoac.

14 Haren sinhestea iraicia içanen da haren olhatic, eta herioa, erregue bat iduri, oinca ibilico da haren gainean.

15 Cenduaren olhan eguinen dute haren lagunec beren egoitza, eta sufrea ihaurria içanen da haren olhan.

16 Haren beheitico erroac ihartuco dira, eta goitico adarrac içanen dira crascatuac.

17 Haren orhoitzapena galduco da lurretic, eta placetan haren icena ez da aiphamenetan içanen.

18 Iraicia içanen da arguitic ilhumbeetara, eta mundutic campora.

19 Ez du utzico bere odolecoric, ez ondoreric bere populuan; haren ganicacoric ez da içanen haren herrialdean.

20 Haren egunean, gazteac harrituco dira eta çaharrac lazturaz josiac içanen dira.

21 Horra beraz certaratuco diren gaixtaguinaren onac, horra nolacatuco den Jaincoa eçagutzen ez duena.

Kapituluak

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 31 32 33 34 35 36 37 38 39 40 41 42