Job 35 BHNT

1 Eliu beraz hunela minçatu cen berriz:

2 Job, uste othe duçu çure gogoeta beharbeçalacoa cela erran duçunean: Jaincoa baino çucenagoa naiz ni?

3 Ecen erran duçu: Çucen dena ez da çure gogaraco, edo cer baliatuco çare, nic bekatu eguiten badut?

4 Hargatic ihardetsico diotet nic çure solasei, eta çure adisquideei çurequin batean.

5 Beguiac eman çatzu cerurat, eta ikusaçu; çaudezcote ceruei beguira; cembatez da çutaz gorago!

6 Bekatu eguiten baduçu, cer bidegabe ekarrico dioçu? Eta metaca balira ere çure tzarqueriac, cer cinduque haren contra eguinic?

7 Bada, çucenqui ibiliz ere, cer emanen dioçu, edo cer on duque çure ganic?

8 Çure gaixtaqueriac çure idurico guiçon bati bidegabe ekar dioçoque, eta çucentasunac on eguinen dio guiçaseme bati.

9 Gueçurrez belçatzen hari direnen ostearen gatic, oihuz egonen dira; erregue gaixtoen borchen ariaz harico dira marrascaca;

10 Eta nihorc ez du erran: Non da Jaincoa, ni eguin nauena, gabaz cantuac ematen dituena,

11 Lurreco abereez jaquinsunago eta ceruco hegastinez arguituago eguiten gaituena?

12 Han izcolaz egonen dira, eta Jaincoac ez ditu ençunen, gaixtaguinen hampurusqueriaren gatic.

13 Jaincoac ez du beraz alferretan adituco, eta Ahalorotacoac beguiratuco diote batbederaren ariei.

14 Arren, çuc erran duçunean: Ez du beguiratzen; juia çaiteci haren aitzinean, eta çaudezquio iguri.

15 Ecen ez du oraico orduan igorcen bere hasarrea, ez-etare garrazqui jaçarcen gaizquiari.

16 Jobec beraz alferretan idequi du ahoa, eta elhe huts atheratzen hari da.

Kapituluak

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 31 32 33 34 35 36 37 38 39 40 41 42