Job 33 BHNT

1 Job, adi çatzu beraz ene hitzac, eta beharria emoçute ene solas guciei.

2 Huna non idequi dudan ahoa, minça dadiençat ene mihia.

3 Bihotz lainotic ilkico dira ene hitzac, eta eguia garbia erranen dute ene ezpainec.

4 Jaincoaren izpirituac eguin nau, eta Ahalorotacoaren hatsac nau biztu.

5 Ihardets diçadaçu, ahal baduçu, eta buruz buru jar çaquizquit.

6 Bai ni, bai çu, Jaincoac eguinac gare, eta lur beretic orhatu gaitu.

7 Arren ene anceac ez beçaitza lotsa, ez-eta ene mihiaren ederrac aspira.

8 Ene beharrietara çuc erran duçu, eta ongui aditu ditut çure solas hauquiec:

9 Garbi naiz eta hobenic gabe; nothagabe naiz eta tzartasuna ez da ene baithan.

10 Ecen Jaincoac ene baithan erratecoac bilhatu ditu, bere etsaitzat nindaucalacoan;

11 Estecan eçarri ditu ene oinac, eta çaindu ditu ene bidexca guciac.

12 Hortan, bada, etzare garbi. Ihardetsiren darotzut, guiçonaz handiagoa dela Jaincoa.

13 Haren contra erasten othe duçu, ihardetsi ez duelacotz çure elhe guciei?

14 Jaincoa minçatzen da behin eta ez du errepicatzen.

15 Ametsez, gauazco aguercuncetan, loa guiçonen gainera erorcen denean, eta lo daudenean ohean;

16 Orduan Jaincoac idequitzen ditu guiçonen beharriac, eta hequiec arguituz irakasten diozcate jaquin behar dituztenac,

17 Guiçona, eguiten dituen gaizquietaric guibelaraztea gatic, eta hura hampurusquerian atheratzeco,

18 Haren arima galduqueriatic iraiciz, eta haren bicia iragan ez dadiençat ezpataren azpira.

19 Oinhaceez halaber larderiatzen du bere ohean, eta maletarazten ditu haren heçur guciac.

20 Guiçona hala denean, oguiac eta lehen barnea lehiatzen cioen jatecoac jotzen diote gogoa.

21 Urcen da haren haraguia; eta estaliac cituen heçurrac, aguerian jarrico çaizco.

22 Hurbildua da ustelduco den ordura, eta haren bicia heriotzeari alderatu çaio.

23 Orduan baldin mila ainguerutaric bat içaten bada haren alde minçatzen dena, guiçonaren çucentasunaz aithor emateco;

24 Hartaz urricalduren da Jaincoa, eta erranen du: Athera çaçu jauts ez dadien lurrean ustelcera; aurkitu dut horri beguithartez jarceco aria.

25 Oinhaceec iretsi dute horren haraguia, bihur bedi bere gaztetasuneco egunetara.

26 Othoiztuco du Jaincoa, eta Jaincoa beguithartetsu içanen çaio; guiçonac bozcariorequin ikusiren du haren beguithartea, eta Jaincoac bihurturen dio bere xuritasuna.

27 Hunec beguiratuco diote berce guiçonei eta erranen du: Bekatu eguin dut, eta cinez hobendun eguin naiz, eta ez dut halere mereci nuena içatu.

28 Horrela bere bicia atheratu du heriotzera goatetic, bainan iraunez oraino, goça deçan arguia.

29 Horra bada, horiec oro Jaincoac hirur aldiz eguiten ditu guiçon bakotchari,

30 Haren bicia heriotzetic bihurrarazteco eta guiçon bicien arguiaz arguitzeco.

31 Job, çaude atzarria eta ençun neçaçu; eta minço naiceno, çaude othoi ixilic.

32 Balin baduçu ordean cer erran, ihardets darotaçu, minça çaite; nahi dut ecen garbi aguer ahal çaitecen,

33 Erratecoric ez baduçu, adi neçaçu; çaude ixil, eta irakatsiren darotzut çuhurcia.

Kapituluak

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 31 32 33 34 35 36 37 38 39 40 41 42