Job 38 BHNT

1 Bada, xirimola baten erditic minçatuz, Jaincoac erran çaroen Jobi:

2 Çuhurciaren erranac jaquitategabeco elhetan inguratzen dituen hori nor da?

3 Guiçon batec beçala tinca çaçu guerria; galdeac eguinen darozquitzut, eta ihardetsico darotaçu.

4 Non cinen lurraren asentuac jarcen nituenean? Erradaçu, adimenduric balin baduçu.

5 Erraçu, balin badaquiçu, norc eçarri dituen haren neurriac, edo norc hedatu dioen gainetic haria?

6 Ceren gainean dira gogortuac haren asentuac, edo norc jarri du haren izquinaharria,

7 Arguiçagui goixtiarrec batean laudatzen nindutenean, eta Jaincoaren umeac oro bozcariotan çaudenean?

8 Itsasoa antaperetan norc hersi du, jauzten cenean amaren sabeletic ilkitzen balitz beçala,

9 Hedoi bat ematen naronean estalguitzat, eta gobelaz inguratzen nuenean haurtasuneco xatharrez beçala?

10 Inguruan eçarri diozcat ene cedarriac, haga eta atheac.

11 Eta erran dut: Horraraino ethorrico haiz eta ez duc eguinen aitzinago, eta hor lehertuco dituc hire tirain hantuac.

12 Sorthu çarenaz gueroztic çuc manatzen othe duçu arguidiria, eta arguizcorriari çuc erakusten othe dioçu bere lekua?

13 Çuc iharrosiz iduqui othe ditutzu lurraren buruac eta hartaric eragotzi gaixtaguinac?

14 Itchura berrituco çaio, buztinac hatz bat harcen duen beçala, eta egonen da soineco bat iduri.

15 Gaixtoei beren arguia kendua eta beso gora hautsia içanen çaizcote.

16 Sarthu othe çare itsaso-barneraino eta ibili lecearen ondarretan?

17 Herioaren atheac idequiac içan çaizquitzu? ikusi duçu hango sarce belça?

18 Beguia eman dioçu lurraren çabalari? Erran diçadatzu guciac, balin badaquizquitzu.

19 Non egoten da arguia, eta cein da ilhumbeeen lekua,

20 Bakotcha bere eremura eraman deçaçun eta eçagut detzatzun hequien egoitzetaco bideac?

21 Aitzinetic othe cinaquien sorcecoa cinela, eta eçagutzen othe cinduen çure egunen lucetasuna?

22 Sarthu çare elhurraren bildeguietan? ikusi ditutzu harriaren bildeguiac,

23 Ceinac xuxendu baititut etsaiaren orducotzat, gudu eta guerlaren eguneco?

24 Cein bidetaric arguia hedatzen eta beroa lurraren gainera dira barraiatzen?

25 Norc eman diozcate uhar gaitzari gaia eta ihurçuri burrumbatsuari bides,

26 Erorraraztecotzat uria lurrera, guiçonic gabeco mortuan, nihor-ere egoten ez den lekutan;

27 Toqui basa eta ibilbide ez direnen bethetzeco, belhar ferdeac ekar detzatençat?

28 Nor da uriaren aita, edo norc eguin ditu ihinz-inharrac?

29 Noren sabeletic ilki da horma? norc eguin du ceruticaco içotza?

30 Urac harria beçala mokorcen dira, eta çurrumbiloaren gaina gogorcen da.

31 Gai içanen othe çare Xitoiloen içar dirdirariac elkarganatzeco eta Çazpi-Ohoinac barraiatzeco?

32 Çuc aguerrarazten othe duçu goicean artiçarra bere mugan eta arratsean lurreco umeen gainean jaiquiarazten ilhunceco içarra?

33 Othe daquiçu ceruco antolamendua, eta emanen othe duçu haren aria lurraren gainean?

34 Helduco duçu çure oihua hedoietaino, eta ur-uharrac çurrutaturen othe dira çure gainera?

35 Çuc manatu-eta ozpina goanen othe da, eta guibeleracoan erranen othe darotzu: Huna ni?

36 Norc eçarri du çuhurcia guiçonaren barnean; edo norc eman dio oilarrari eçagutza?

37 Norc erranen du ceruetaco bideen aria? hango itzulien arteco batasuna norc du lohacarraciren?

38 Non cinen herrautsa lurrean herrausten eta mokorrac mokorcen cirenean?

39 Çuc atzematen othe duçu lehoinaren urrixa pusca, eta çuc asetzen othe ditutzu haren umeac,

40 Harpetan etzanac eta cilhoetan celatan daudecinean?

41 Norc aphaincen dio beleari bere jatecoa, haren umeac Jaincoari carrancaz daudecinean, hor-hemenca ibiliz jatecoric ez dutelacotz?

Kapituluak

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 31 32 33 34 35 36 37 38 39 40 41 42