Job 2 BHNT

1 Bada, Jaincoaren haurrac ethorri ciren egun batez, eta Jaunaren aitzinean çaudecelaric, guerthatu cen Satan ere ethorri cela hequien artera, eta Jaunaren aitzinean çagoela.

2 Eta Jaunac erran çaroen Satani: Nondic heldu haiz? Hunec ihardestean erran çuen: Inguratu dut lurra eta gucia gaindi ibili naiz.

3 Eta Jaunac erran çaroen Satani: Ez duc ikusi Job ene cerbitzaria, haren iduricoric ez baita lurraren gainean, guiçon laino eta çucena, Jaincoaren beldurti, gaizquitic urruncen, eta oraino garbi beguiratzen dena? Hic ordean haren contra abiaraci nauc, hari alferretan atsecabe ematen.

4 Jaunari ihardestean Satanec erran çuen: Guiçonac berceen larrua berearençat eta dituen guciac bere biciarençat emanen ditu;

5 Bercela eçarroçu escua gainean, heçur-haraguietan uqui çaçu, eta orduan ikusiren duçu, hean benedicatuco çaituen beguithartera.

6 Jaunac erran çaroen beraz Satani: Horra non ducan escuan; utzoc hargatic bicia.

7 Satan beraz ilki cen Jaunaren aitzinetic, eta oin-çolatic buru-cascoraino çauriric gaixtoenaz jo çuen Job.

8 Samatsaren gainean jarriric, Jobec elcequi pusca batez kencen çuen çornea.

9 Eta bere emazteac erran çaroen: Egonen çare oraino çure lainoquerian? Jaincoa benedica çaçu eta hil çaiteci.

10 Jobec ihardetsi çaroen: Emaztequi burchoroetaric bat iduri minçatu çare. Baldin Jaunaren escutic onac hartu içan baditugu, cergatic ez ditugu harturen gaixtoac? Horietan orotan Joben ezpainec etzuten bekaturic eguin.

11 Bizquitartean Joben hirur adisquidec ençunic hari guerthatu citzaizcon asturugaitzac oro, ethorri ciren cein bere lekutic, Eliphaz Themandarra, Baldad Suharra eta Sophar Naamatharra; ecic hitzartuac ciren ethorceco batean haren ikustera eta goçacari ekarcera.

12 Eta urrunetic beguiac alchatu cituztenean, etzuten eçagutu; eta aiayaca hasiric, eman ciren nigarrari; soinecoac urratu cituzten, eta herrautsa goiti arthiquiz buruaren gainera erorraraci çuten.

13 Eta harequin lurrean jarriric egotu ciren çazpi gau-egunez, eta nihorc etzaroen solas bat eguin; ikusten çuten ecic borthitza cela haren oinhacea.

Kapituluak

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 31 32 33 34 35 36 37 38 39 40 41 42