Job 10 BHNT

1 Unhatua naiz bicitzeaz; erasiren dut ene buruaren contra, minçaturen naiz ene bihotzeco uherduran.

2 Erranen diot Jaincoari: Ez beneçaçu hobendun eçar; erakuts diçadaçu ceren nauçun hunela erabilcen.

3 Belztua eta ehoa banaducaçu, ni çure escuetaco lana, gaixtaguinen asmuari lagunça ematen badioçu, ongui othe da hori çure idurico?

4 Haraguizcoac othe dira çure beguiac, ala guiçonac ikusten duen beçala ikusten duçu çuc ere?

5 Guiçonaren egunac iduri othe dira çure egunac, eta çure urtheac guiçonen urtheac beçalacoac,

6 Çuc bilhatzeco ene gaizquia eta ikarceco ene bekatua,

7 Daquiçularic ez dudala eguin tzarqueriaric batere, eta nihor ez dela çure escutic ni athera neçaqueenic?

8 Çure escuec eguin içan naute, hequiec obratu naute naicen beçalacoa, eta orai hola xahuturen othe nauçu?

9 Orhoit çaite, othoi, buztina beçala orhatu nauçula, eta herrautsetara bihurraraciren nauçula.

10 Ez othe nauçu esnea beçala higuitu eta manthoina beçala gatzaraci?

11 Larruz eta haraguiz jaunci nauçu, heçurrac eta çainac ustartuz eguin nauçu.

12 Bicia eta çure urricalpena eman içan daroztatzu, eta çure ikustateac beguiratu nau biciric.      

13 Horiec çure baithan gordeac daduzcatzun arren, halaric-ere badaquit guciez orhoitzen çarela.

14 Baldin bekatu eguin badut, eta orai arteo guphidetsi banauçu, cergatic ez duçu jasanen garbi nadien ene hobenetic?

15 Tzar içatu banaiz, çorigaitz niri; çucena banaiz, ez dut alchatuco burua, ceren naicen nahigabez eta beharreriaz gainditua.

16 Eta ene hampurustasuna gatic lothuco çaizquit lehoin bat beçala, eta itzuliric harrigarrico oinhacetan eçarrico nauçu.

17 Ene contra eraiquitzen ditutzu çure lekucoac, çure hasarrea berhatzen duçu ene contra, eta nahigabeac guduca hari dira ni baithan.

18 Certaco ilkiaraci nauçu ene amaren sabeletic? Oxala urthu baninz beguiac ikus ninçan baino lehen!

19 Amaren sabeletic hobira iraganic, içatu ez baninz beçala içanen nincen.      

20 Ene egun aphurrac ez othe dira laster akabatuco? Utz neçaçu beraz ene bihotzmina deithora deçadan guti bat,

21 Itzulceric gabe goan nadien baino lehen leku ilhun eta heriotzearen goibelaz estalia den hartara,

22 Laceriazco eta ilhumbezco leku hartara, non baitaude herioaren itzala, nahasmendua eta bethi dirauen laztura.

Kapituluak

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 31 32 33 34 35 36 37 38 39 40 41 42